Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

La Cenicienta

Baluarte - Iruña

2017ko martxoaren 7a, asteartea - 20.00etan

Wiesbadeneko Balletak Hesse alemaniar estatuko hiriburuaren izena darama eta bere egoitza Estatu Operaren eraikinean dauka. Baluarten eskainiko duen Errauskine gaur egun konpainiaren zuzendari Tim Pleggeren obra da. Gure oroitzapen kolektiboan errotutako ipuin batetik aurrera, Pleggek sagu eta maitagarririk gabeko Errauskine bat proposatzen du. Koreografoak maitasunaren eta ikaskuntzaren inguruko kontaketa hunkigarria eskaintzen du. Beren etorkizuna erabaki ahal izan aurretik, Errauskine eta bere printzea zapaltzen dituzten egiturez beren burua askatu beharko dute: Errauskine, nagusikeriaz, eta printzea, familia ohitura itogarriaz. Koreografia bat prestatzen duenean bere leloa zein izan liteke beti pentsatzen duela aitortzen du Tim Pleggek. Errauskineren kasuan, “biharamuna egongo ez balitz bezala dantzatu”. Sergei Prokofiev-en partitura erromantikoak eta obra hontarako Jörg Gollasch-ek konposaturiko musikak hitzik gabe kontatzen dute eta historia eder honekin berriz ere publikoa hunkituko dute.

Koreografia: Tim Plegge
Musika: Sergei Prokofiev, Jörg Gollasch
Eszenografia: Sebastian Hannak
Jantziak: Judith Adam

Bilatzailea