Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Sexo, mentiras y cintas de video

Nafarroako filmoteka - Iruña

2017ko martxoaren 1a, asteazkena - 20.00etan
Prezioa: 3.00 €

Ezinbesteko Zinema

Eskrupulu gabeko abokatu bat Annekin ezkonduta dago, emakume serio eta isila. Emakumea, sexuarenganako interes gutxi erakutsi arren, bere ezkontzari buruzko ziurtasun handia dauk.a John ordea, sexuarenganako menpekotasuna dauka eta abentura bat dauka Cinthiarekin, Annen ahizpa alaia eta ausarta. Graham enigmatikoaren etorrera, unibertsitateko Johnen ikaskide ohia, Annen bizitza hankaz gora jarriko du.
 
1989ko urtarrilaren 20an Sundance Zinema Festibalean estreinatu zen eta ikusleen saria lortu zuen. Gero Canneseko festibalera aurkeztu zen eta Urrezko Palma irabazi zuen. 1990ko hasierako zinema independente mugimenduarengan eragin handia eduki zuen. 2006. urtean, Sexo, mentiras y video EEBBetako Kongresuko Liburutegiko Zinema Erregistro Nazionalaren parte hartzera pasa zen, “kultural, historiko edo estetikoki esanguratsua” izateagatik.

Sexo, mentiras y video zinema historian garrantzitsua da, zinema independentearen profila igotzeagatik. Bere liburu Down and Dirty Pictures, Peter Biskind-ek diru gutxirekin egindako film honek edukitako arrakasta izugarriaren zergatia azaltzen du eta baita 1990. hamarkadan ikusitako zinema independentearen boom –ean edukitako eragina ere. Pelikulak ere Steven Soderbergh-en lanari asko lagundu zuen eta honek garrantzi handiagoa ematen dio, zinema komertzialen zuzendaria baita baita arte zinema zuzendari oso garrantzitsua izan zena eta baita aktore garrantzitsuen ospea ekartzeagatik ere, Adie McDowell edo James Spader besteak beste.

Sex, Lies and Videotape, EEBB, 1989

  • Zuzendaritza eta gidoia: Steven Soderbergh.
  • Argazkiak: Walt Lloyd (C)
  • Musika : Cliff Martínez
  • Antzezleak : James Spader, Andie MacDowell, Peter Gallagher, Laura San Giacomo, Ron Vawter, Steven Brill, Alexandra Root.
  • Hizkuntza : J.B. ingelesez azpitituluekin gaztelaniaz.
  • Iraupena : 100 min.

Bilatzailea