Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Mañana

Nafarroako filmoteka - Iruña

2017ko otsailaren 24a, ostirala - 20.00etan
Prezioa: 3.00 €

Begirada laburra gaur egungo frantses zinemara.

 2100ean gizakiaren desagerpenaren posibilitateari buruzko ikerketa argitaratu eta gero, Cyril Dion eta Mélanie Laurent eta beste lau pertsonen talde batek hamar herrialde bisitatzen ditu katastrofe honen zergatiak bilatu nahian, baina batez ere ekiditeko modua bilatu nahian. Bidaia horretan, nekazaritza, energia, ekonomia, demokrazia eta hezkuntza eraldatzen ari diren aitzindariak. Haien lana bukatu eta gero, mundu berri bat etortzear dagoenaren seinaleak aurkitzen dituzte: etorkizuneko eguna.

Pelikulan panorama alternatiboko mugimendu berriak aurkitzen dira, adibidez britainiar Transition Towns (trantsizio hiriak) eta Incredible Edible (sinestezinak eta jangarriak). Ahots profetikoak ere entzuten dira, adibidez Puerre Rahbi, arkeologiaren aita Frantzian eta Colibrien mugimenduko aitzindaria; eta Vandana Shiva, indiako ekologista eta feminista. Hain mediatikoak ez diren aldaketa globalaren aktoreek ere protagonismoa elkarbanatzen dute, Frantzia iparraldeko nekazari txiki handi batzuk adibidez. Txikiak haien baratza umila delako dimentsioei hitz egiten badugu. Handiak permakultura teknikei esker eta esku lanari esker termino errelatiboetan traktore eta fumigadoreak erabiltzen dituzten enpresa handiak baino errentagarriagoak direla erakutsi zutelako

Cesar 2016 Saria Dokumentalik hoberenera.

Demain, Frantzia, 2015

  • Zuzendaritza : Cyril Dion, Mélanie Laurent
  • Gidoia : Cyril Dion.
  • Argazkiak: Alexandre Léglise (C)
  • Musika : Fredrika Stahl
  • Dokumentala
  • Hizkuntza : J. B. frantsesez azpitituluekin gaztelaniaz.
  • Iraupena : 118 min.

Bilatzailea