Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

La carta final

Nafarroako filmoteka - Iruña

2017ko otsailaren 13a, astelehena - 20.00etan
Prezioa: 3.00 €

C.M. Olabidea-k zinema eta literaturaren arteko harremana erakusteko helburuarekin aukeratutakoa.

Helen Hanff, New Yorkeko idazle borrokatzailea, aurkitzen zailak diren ingeles literatura lanak eskatzeko Londreseko liburu denda txiki batera eskutitz bat bidaltzen du. Frank Doel, liburu dendako langile isila, bere eskaerari erantzuten dio. Horrela hogei urte iraungo duen bien arteko kontinente arteko eskutitzen joan-etorriak hasten dira.

1969. Urtean Helen Hanff idazle estatubatuarra 84, Charing Cross Road idazten du, idazleak 1949 eta 1968 urteen artean Frank Doel liburu saltzailearekin mantendu zuen korrespondentzia biltzen du. Liburuak eduki zuen arrakastan 1975ean BBCk telesari erara moldatzera eraman zuen. Gero, 1981ean, James Roose-Evansek eszenatokietara eraman zuen, Londreseko West End-en arrakasta ikaragarriko lana lortuta, eta baita New Yorkeko off-Broadway-n. Pixka bat geroago, Mel Brooks produktoreak eskubide zinematografikoak erosi zituen bere emazteari oparitzeko, Anne Bancroft aktorea, bere ezkontza eguneko 21. Urteurrena ospatzeko.

Anne Bancroft BAFTA sari bat lortu zuen Emakume Antzezle Hoberenera.

84 Charing Cross Road, Erresuma Batua-EEBB, 1987

  • Zuzendaritza: David Hugh Jones
  • Gidoia: Hugh Whitemore
  • Argazkiak : Brian West (C)
  • Musika : George Fenton
  • Antzezleak : Anne Bancroft, Anthony Hopkins, Judi Dench, Jean De Baer, Maurice denham, Eleanor David, Mercedes Ruehl, Daniel Gerroll.
  • Hizkuntza : J.B. ingelesez azpitituluekin gaztelaniaz.
  • Iraupena : 100 min.

Bilatzailea