Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Drácula de Bram Stoker

Nafarroako filmoteka - Iruña

2017ko urtarrilaren 27a, ostirala - 20.00etan
Prezioa: 3.00 €

Zinemaren urteurrena

  1890. urtean Jonathan Harker abokatu gaztea Transilvanian kokatuta dagoen gaztelu galdu batera joaten da eta han Drakula kondea ezagutzen du, 1462. urtean bere Elisabeta maitea galdu zuena. Kondea, Mina Murrayren, Harkerren neskalaguna eta Elisabeta gogorarazten duena, argazkiak liluratuta, Londresera bera ezagutzera bidaiatzen da “denbora ozeanoak gurutzatuz”. Ingalaterran, Lucy, Minaren lagunik minena, konkistatzen eta seduzitzen saiatuko da.

Filma nobelaren eginiko moldaketarik hoberenarentzat hartu zen, nahiz eta eleberriaren argumentua jarraitzen duen oso argi ez egon. Coppola gai kreatiboetan ekonomikoetan baino gehiago murgildu zen, eta bere esfortzu guztia erabili zuen inoiz ikusitako berrikuntzak lortzeko eta azkenean bere baldintzak betetzeaz gain pelikula urte horretako ikusienetarikoen artean egotea lortu zuen. Gainera zuzendaria bizitzen ari zen krisi ekonomiko eta profesionaletik atera zuen, eta horrela, Coppola bere galdutako izen ona zinema munduan berreskuratu zuen. Duela 25 urte filmatu eta estreinatu zen.

3 Oscar lortu zituen ( janzkera hoberena, makillajea eta soinu efektuak), 4 BAFTA nominazio: Makillaje hoberena, janzkera, produkzio diseinua eta efektu bisualak. Atzerriko filmik hoberena (Fotogramas de plata), Argazki hoberena (Chicagoko Kritikoen Elkartean), etab.

Bram Stoker’s Dracula, EEBB, 1992

  • Zuzendaritza: Francis Ford Coppola
  • Gidoia: James V. Hart, según la novela de Bram Stoker.
  • Argazkiak: Michael Ballhausl (C)
  • Musika: Wojciech Kilar.
  • Antzezleak: Gary Oldman, Winona Ryder, Anthony Hopkins, Keanu Reeves, Richard E. Grant, Cary Elwes, Sadie Frost, Tom Waits, Bil Campbell, Monica Bellucci. 
  • Hizkuntza: J.B. ingelesez azpitituluekin gaztelaniaz.
  • Iraupena: 128 min.

Bilatzailea