Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Odola odol

Nafarroako filmoteka - Iruña

2017ko urtarrilaren 26a, osteguna - 20.00etan
Prezioa: 1.00 €

Ritxi Lizartza produktorea eta Yolanda Mendiola  (Kaneta Films) gurekin zianen dira.

Protagonista Fernando Errazuriz Larrain da, Baztan bailaratik Txilera 1933an emigratu zuen Fernando Errazurizen zuzendariaren ondorengoa. Errazurizek familia handia sortu dute Txilen eta haien ondorengoen artean Errepublikako presidenteak, kardenalak eta Txileko beste irudi garrantzitsuak nabarmentzen dira 300 urte hauetan; baina beste aldetik, abizena Baztan eta ingurutik desagertu egin da. Horregatik, eta bere aitzindariak ezagutzeko gogo handiarekin, Fernando Baztanera bidaiatuko da bere aitzindariek utzi zuten etxea, ingurua eta euskal kultura, eta baita bertako jendea ere ezagutzeko. Gainera, abantaila handia dauka: Santiagoko Euskal Etxean euskaraz hitz egiten ikasi du.

Odola Odol dokumentalak migrazioa eta fenomeno unibertsal honen aurrean hartzen dugun jarrerari buruz hausnartu nahi du: emigranteei egiten diegun harrera, beste herrialdeetatik etortzen diren pertsona guztiak gure gizartean integratzen ditugun era, eta honekin batera, gure izateko era eta baloreak. Dokumentalaren helburua gure jatorria planteatzea da, modu honetan gure naturari buruz hausnartzeko, geroz eta globalagoa den gizarte baten ondorengoak baikara. (Cristian Leighton, dokumentalaren zuzendaria)

Espaina, 2016

  • Zuzendaritza eta gidoia: Cristián Leighton
  • Argazkiak : Eduardo Cruz Coke (C)
  • Musika : Jose Migel Miranda, Jose Migel Tobar
  • Agertzen dira : Fernando Errazuriz, Agustín Otondo, Migel Salaburu, Félix Salaburu, Ponceano Antxorena, Begoña Durruti, Elena Arretxea, Gervasio di Cesare, Koldo Aldalur.
  • Hikuntza :J.B euskaraz azpitituluekin gaztelaniaz.
  • Iraupena : 70 min.

Bilatzailea