Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Gorgorito

Maese Villarejo familiarteko txotxongilo konpainiak Gorgoritoren abenturak publikoari gerturatzen 60 urte bete zituen iragan 2012an. Iaz bezalaxe, Baluarteko Eguberriko Denboraldiaren baitan Gorgoritoren hiru istorio eskainiko ditu konpainiak: hiruetan Gorgorito protagonista izango da bere lagunak defendatzen. Baina Gorgoritok haur ikuslegoaren laguntza behar izango du sorgina eta beste hainbat maltzurrei aurre egiteko.

LABURPENA

Hiru txerrikumeak Eguberrirako bere etxea apaintzeko prest daude. Baina bi txerrikume gazteenek soilik jolastu eta abestu nahi dute; ez dute gabon-apaingarriak jartzeko gogo handirik. Hori dela eta, desioen putzuaren bila abiatzen dira. Baina otso basatiak putzuaren jeinua dela esanez txerrikumeak engainatu eta harrapatuko ditu. Gorgorito putzuaren barrura jaitsi beharko da txerrikumeak aske uzteko. Baina otsoa bere zai egongo da...

Hurrengo saioak

Baluarte - Iruña

2017ko urtarrilaren 2a, astelehena - 16.45etan
Prezioa: 6.00 €

Baluarte - Iruña

2017ko urtarrilaren 2a, astelehena - 18.30etan
Prezioa: 6.00 €

Bilatzailea