Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Emakumeen batzarra, Aristofanesena

Baluarte (Areto Nagusia) - Iruña

2016ko abenduaren 17a, larunbata - 20.00etan

BALUARTE FUNDAZIOAREN DENBORALDIA
Zuzendaria: Juan Echanove

K.a. 392. urtean, Aristofanesek komedia hau idatzi zuen. Bertan, Praxagora (Lolita), Atenasko beste emakume batzuen babesarekin, Gobernua hartzeko emakumeen iraultza barre-eragile baten burua izan zen. Aristofanesek iraultza hori baliatu zuen atenastar agintariei kritika zorrotza egiteko. Orain, Juan Echanovek erabiliko du, gauza bera egiteko, egungo politika egoera dela-eta. Komedia gaurkotasun handikoa da, politika eta gobernu garaikideen egoera eta aurkakotasun asko erakusten baititu. Echanove zuzendari moduan estreinatu zen komedia honekin 2015eko Méridako Jaialdian, Bernardo Sánchezek egindako testu bertsio honekin. Lolita, Miriam Díaz-Aroca, María Galiana eta Pedro Mari Sánchez dira bederatzi aktoreren taldeko buruak, trama koral dibertigarri honi forma emango diotenak. Atenasko boterea hartzea antzezteko Juan Echanovek irudikatu duen festa handia sortuko dute denen artean, aire zabaleko parranda eta inauterietako txantxa doinuan, eta bertan ez da faltako Javier Rubialek ondutako musika.

Lolita, María Galiana, Miriam Díaz-Aroca, Pedro Mari Sánchez, Luis Fernando Alvés, Concha Delgado Cremes, Sergio Pazos, Bart Santana, Santiago Cresporekin
Zuzendaria
: Juan Echanove
Bertsioa: Bernardo Sánchez
Argiak: Juan Gómez Cornejo
Eszenografia: Ana Garay
Jantziak: Ana Garay eta Rafael Garrigós
Ile apainketak eta makillajea: Lola Gómez
Jatorrizko musika: Javier Ruibal
Zuzendaritza-laguntzailea: Mónica Vic
Zuzendariaren laguntzailea: Julen Alba

Bilatzailea