Jack Torrance bere emazte eta zazpi urteko semearekin Overlook hotel harrigarrira, Coloradon, mugitzen dira, neguan zehar instalazioen mantenamenduaren ardura hartzeko, elurragatik itxita eta isolatuta geratzen den garaian. Bere helburua bakea eta lasaitasuna aurkitu eta eleberri bat idaztea da. Baina, hotelera iritsi eta denbora gutxira, Jack izaera gorabehera arduragarriak edukitzen hasten den momentuan, gertaera paranormal arraro eta izugarriak gertatzen hasiko dira.
Izen bereko Stephen Kingen eleberrian oinarritutako dago, 1977an argitaratu zena, baina eleberriak eta filmak ezberdintasun batzuk dauzka hala ere. Zinemagile estatubatuarraren beste film batzuetan gertatzen den bezala, norabide dramatiko garrantzitsuenarekin batera beste bigarren mailako argumentua ezkutatzen du, irudikapen sinboliko, aztarna subliminal, erreferentzia soziohistoriko eta gizaera naturala eta gaitzaren inguruko ikerketa psikologikoa. Estreinaldiak ez zuen harrera oso ona eduki kritikoengan, baina denbora pasa ahala The Shinning (El resplandor) filmak zaleak irabaziz joan da gurtza filma bihurtu arte eta historia osoko beldur pelikularik hobenetarikotzat hartu izan da ere. Zinema kritikoek eta zinema jankintsuek zinema kultura eta kultura herrikoiarengan izandako influentzia erraldoia azpimarratzen dute.
The Shinning, Erresuma Batua, 1980
Zuzendaritza: Stanley Kubrick
Gidoia: Stanley Kubrick, Diane Johnson
Argazkiak: John Alcott (C)
Musika: Rachel Elkind, Wendy Carlos.
Antzezleak: Jack Nicholson, Shelley Duvall, Danny Lloyd, Scatman Crothers, Barry Nelson, Philip Stone, Joe Turkel, Lia Beldam, Billia Gibson, Barry Dennen, David Baxt.
Hizkuntza: ingelesa azpitituluekin gaztelaniaz.
Iraupena: 146 min