es | eu

Vianako Printzea Erakundea - Kultura Zuzendaritza Nagusia

Berriro martxan jabego intelektualari buruzko aholkularitza artistentzat

Uharteko Arte Garaikideko Zentroa

hurrengo saioak

Udazken honetan, Uharte Zentroak berriro hasiko du aholkularitza eskaintzen egile eskubide eta jabego intelektualari buruz artista, profesional eta kultur arloko mikropymesentzat. Doako aholkularitza izanen da Intagia elkartearekin elkarlanean eramanen dena. Aurrez aurreko saioak hilean behin izanen dira, baina horrez gain, online bidezko saioak eginen dira ostegunetan.

Aurrez aurreko aholkularitza jasotzeko, hurrengo datetan izanen dira: azaroaren 24an, abenduaren 15ean, urtarrilaren 26an, otsailaren 23an, martxoaren 23an, apirilaren 27an, maiatzaren 25ean eta ekainaren 22an. Aholkularitzaren ordutegia arratsaldeko bostetatik zortzietara izanen da.

Gainerako ostegunetan, prest egonen da online zerbitzua: abenduaren 1ean, urtarrilaren 12 eta 19an, otsailaren 2, 9 eta 16an, martxoaren 2, 9, 16 eta 30ean, apirilaren 6an, maiatzaren 4, 11 eta 18an eta ekainaren 1, 8 eta 15ean. Goizez zein arratsaldez izanen dira saioak.

Hortaz, norbaitek jabego intelektualari buruz edota ukiezinen kudeaketari buruzko informazioa jaso nahi badu, Uharte Zentroan jaso dezake aurrez aurreko aholkularitza (aurretik hitzordua eskatuta), 17etatik 20etara edota online zerbitzuan hitzordua eskatuta. Zerbitzua eskatzeko telefonoa 948361457 da.

Besteak beste, aholkularitza saioetan obren eta sormen proiektuen jabego intelektualari buruzko galderak planteatu ohi dira; eskubideak babesteko gomendioak eta erregistro inprimakiei buruz; beste mota bateko ukiezinen aholkularitza, hala nola, isilpeko informazioa, jabego industrialaren eskubideak eta interneteko edukien babesa, besteak beste.

Bilatzailea