Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

KIROLAK / SOY LO QUE ME RODEA

DNA 2021

KULTURA, KIROL ETA GAZTERIA DEPARTAMENTUA (Nabarreria kalea, 39, Iruña) - Iruña

2016ko azaroaren 30a, asteazkena - 19.00etan

Laida Aldaz, Helena Lizari. Itsaso iribarren, German de La Riva.

Dantza eta Mugimendu Jaialdia. DNA

KIROLAK

Euskal kiroletan ideia hartuta sortutako sorkari koreografikoa da. Kirol horiek lehiakortasunak, trebetasunak, iaiotasunak, erronkak, indarrak, iraunkortasunak markatuta daude. Pieza hau aldi berean gogoetazkoa eta erraietikoa da. Hausnarketa piztu nahi du umore fisikoaren eta zentzugabearen bidez. Kirol horietatik abiatuta beren artean harremanak dituzten pertsonaiak sortzen dira, egoera dramatikoak edo umorezkoak sortuz.

LAIDA ALDAZ

Hainbat artista eta talderekin lankidetzan aritu da, hala nola Ali & Hedi Thabet eta David Zambranorekin. Bere lanak garatu ditu eta, Trastero Creativo bere elkartearen bidez, dantza garaikideari zabalkundea emateko proiektuak bultzatzen ditu, besteak beste, Zinetika International Dance Film Festival. Eskolak eman izan ditu Portugalen, Grezian eta Txilen.
http://laidaldaz.wixsite.com/arts/inicio

HELENA LIZARI

Dantzaria eta koreografoa. Mugimenduaren eta psikomotrizitatearen arloko irakaslea. Europako
hainbat koreograforekin eta Peter Greenaway zinema- zuzendariarekin lan egin du. Nazioarteko zenbait agertokitan aurkeztu izan ditu bere lanak. Eskolak
eman izan ditu Europako hainbat ikastetxetan, eta elkarlanean aritzen da ikastetxeetako sorkuntza eta dantza proiektuetan. Egun, irakasleei dantzaren bidez prestakuntza emateko eskolak ematen ditu, Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako hezitzaileentzat.
http://helenalizari.com

Iraupena: 15’
Kontzeptua: Helena Lizari
Zuzendaritza: Helena Lizari eta Laida Aldaz
Koreografia eta interpretatzea: Helena Lizari, Laida Aldaz eta Marc de Pablo
Dramaturgia: Frank Freijs
Musika: Txalaparta Zaldizka, Mikel Casanellas eta Silbia Munarriz
Eszenografia: Mikel Ruiz
Argia: Carlos Parada

[FLYER]

SOY LO QUE ME RODEA

Helburu finko eta jakinik gabe mugitzeak eraman nau ordu eta erdiz Madrilgo kaleetan ibiltzera, banketxe baten eraikinean margo orban bat ikustera, beste gorputz baten zehar eskuekin ibiltzera, bi orduz korrika ibiltzera gela berberaren barnean, bihotzaren taupadak sentitzera odolaren bidaiaren hasiera gisa, amona Carmenengan gogoa biltzera, Arabako alorretan ibiltzera gari kimuetan arreta jartzen, lore horietan, harrietan eta orkatz oinatzetan.
 
Itsaso Iribarren eta Germán de la Riva antzerkiaren eta ikus-entzunezkoen arloetako artistak dira. Beren lanetan gogoetarako espazioak sortzen dituzte, gai garaikideen gainean, besteak beste, laneko eta familiako harremanen gainean (Just for the money - 2015), dantzaren historiaren gainean (TRIO C - 2011), eta gorputza eta mugimendua arakatzeko sistemen gainean (TRIO Audiovisual - 2010). Itsaso eta Germán hamalau etxebizitza desberdinetan bizi izan dira Europan eta Ameriketan. Etxebizitza horietatik gertu aurkeztu izan dituzte beren piezak eta han utzi izan diote denborari joaten, batzuetan oso lanpetuta eta beste batzuetan ez hainbeste.

www.somosdos.net

Kantabriako Gobernuaren laguntzarekin. 
Eskerrak: AZALA Kreazio Espazioa, ARTIUM Arte Garaikideko Zentro-Museoa
Iraupena: 35 minutu gutxi gorabehera

[FLYER]

          

Bilatzailea