Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Kultura irekia eta egile eskubideak

Nafarroako Artxibo Nagusia

2016ko azaroaren 10a, osteguna - 09.30etan

Kultura irekia eta egile eskubideak Prokomuna vs Jabetza Intelektuala

Jardunaldia zuzendurik dago egile eskubideen kudeaketa baliabide berriak ezagutu eta erabiltzen ikasi nahi duten pertsona interesdunei.

Ikastaroaren helburuak hauek dira: jabetza intelektualaren eta prokomunaren kontzeptuetara hurbiltzea, eremu horietako joera berriak ezagutzea, creative commons lizentziak ezagutzea eta erabiltzen ikastea, egile eskubideak kudeatzen dituzten entitateei dagokienez jurisprudentzia eta kasu errealak aztertzea.

Juan Manuel de Faramiñán Fernández-Fígares izanen da hizlaria. Zuzenbidean lizentziaduna da Granadako Unibertsitatean, Ikasketa Aurreratuetan diplomaduna Jaengo Unibertsitatean, Merkataritza Ganberen Goi mailako Kontseiluaren (INCYDE fundazioa) aholkularia eta Granadako Komunikazioko Goi Mailako Eskolako irakaslea.

Izen-ematea urriaren 24tik hasita postuak bete arte egin ahal izanen da.

Informazio gehiago

Izen-emate

Bilatzailea