Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Cabaret

Broadway-n estreinatu zenetik 50 urteurrena aurten ospatzen duen Cabaret musikal historikoaren ekoizpen berria Baluartera dator denboraldi berriaren baitan. 30eko hamarkadako Berlinen girotuta, Cabaret tramak gainbehera datorren mundu batean bizirauteko bihotzak dioenari jarraitzen dioten pertsonaia batzuen historia kontatzen du. Kit Kat Club-ak nazismoaren hazkunde geldiezinaren eta normaltasunaren itxurak egiten dituzten protagonisten bizikidetza eszenaratzen du.

Cabaret musikala estreinatu zenetik 50 herrialde baina gehiagotan antzeztu da eta 30 hizkuntza baino gehiagora itzuli da. Libretoa eta abestien musika eta testua antzerki musikalak bere historia osoan eman dituen izen nagusienetako hiruri dagozkie, hots, Joe Masteroff, John Kander eta Fred Ebb-i. Horien soinu-banda zoragarriak maisutasun handiz azpimarratzen du historia Cabaret garai guztietako zinema musikaleko eta antzerki musikaleko obrarik garrantzitsuena bihurtzeko. Cabaret-ek musikalen historiako abesti entzutetsuenetariko batzuk ditu: Willkomen, Cabaret, Mein Herr edo Money, Money. 1939an Christopher Isherwood-ek idatzitako Goodbye Berlin eleberrian oinarritutako musikal hau munduan ezaguna egin zen 1972an Liza Minnelli protagonista izan zuen filmari esker.

IRAUPENA: 2 ORDU ETA 30 MINUTU (atsedenaldiarekin)

[ESKU-PROGRAMA]

PREZIOAK    

  • 1. ALDEA: 55 €/49€ 
  • 2. ALDEA: 39 € 
  • 3. ALDEA: 29 € 

Baluarte Gaztea, 30 urte baino gutxiago eta ikuskizunaren data baino  3 egun lehenago

  • 1. Aldea: 15 €
  • 2. Aldea: 12 €
  • 3. Aldea:   9 €
Hurrengo saioak

Baluarte (Areto Nagusia)

2016ko azaroaren 3a, osteguna - 20.00etan

Baluarte (Areto Nagusia)

2016ko azaroaren 4a, ostirala - 18.00etan

Baluarte (Areto Nagusia)

2016ko azaroaren 4a, ostirala - 22.00etan

Baluarte (Areto Nagusia)

2016ko azaroaren 5a, larunbata - 18.00etan

Baluarte (Areto Nagusia)

2016ko azaroaren 5a, larunbata - 22.00etan

Baluarte (Areto Nagusia)

2016ko azaroaren 6a, igandea - 18.00etan

Bilatzailea