Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Babesletzatik Crowfundingera

Nafarroako Artxibo Nagusia

2016ko urriaren 27a, osteguna - 09.00etan

Babesletzatik Crowfundingera lantegiko bigarren saioa. Kulturarako berrikuntzarako erlazionatzeko, antolatzeko eta finantzatzeko eredu zahar eta berriak.
Lantegiaren helburu nagusia tokiko kultur eragileak berraktibatzea, mobilizatzea eta eguneratzea da erlazionatzeko, antolatzeko eta finantzatzeko eredu zahar eta berrien inguruan, sektorearen iraunkortasunari eta berrikuntzari begira.

Bi saio elkarren osagarri izanen ditu. Dinamizatzaileak C2+i erakundeko Roberto Gómez de la Iglesia eta ColaBoraBora erakundeko Rosa Fernández izanen dira. Bi erakundeak ere erreferentziazkoak dira kultur eraldaketa eta berrikuntzaren eszenan. Bi ikuspegi, bat egiten dutenak sustatzean berrikuntza ireki eta kolaboratibo bat, konprometituagoa eta erantzunkideagoa, erdigunean pertsona ezarriko duena.

Rosa Fernández Cerdánek adimen kolektiboan eta sareen boterean oinarrituriko erlazionatzeko, antolatzeko eta finantzatzeko molde berriak aztertuko ditu.
Esperientzia teoriko-praktikoa.

Lantegiko gaiak:

  • Tresna digitalen erabileran oinarrituriko finantzazio alternatiboa. Finantzazio kolektiboa (crowfunding) oro har, (dohaintzak, ordainsariak, maileguak) eta eskaintzen dituen aukera berriak, bai ekimenak finantzatzeko, bai hedatzeko, lankidetzak bilatzeko edo erkidegoa osatzeko, horrek ohikoak ditugun ekoizpen moduen eraldaketa garrantzitsua baitakar.
  • Funtzionamendu molde berrietan crowdsourcinga eta jendetza-adimena txertatzea (kontsumitzailetik prosumitzailera).
  • Erlazionatzeko, ekoizteko, banatzeko eta kontsumitzeko P2P moduak, ekonomia kolaboratiboa, kode irekiko ekimenen garapena eta lizentzia askeen erabilera.
  • Gardentasuna eta gobernantza eredu horizontalak.
  • Kolaborazioa versus kooperazioa

Izen-ematea egiteko, parte-hartzaileek diseinatuta duten edo gauzatzen ari diren proiektu jakin bat zehaztu beharko dute, saioan haren gainean lan egin ahal izateko. Proiektuen hautaketa ColaBoraBoraren eta kontratatzailearen artean eginen dute, aurretik adierazitako irizpideak aintzat harturik.

Izen-ematea
Informazio gehiago

Bilatzailea