Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Babesletzatik Crowfundingera

Nafarroako Artxibo Nagusia

2016ko urriaren 26a, asteazkena - 09.00etan

Babesletzatik Crowfundingera lantegiko lehen saioa. Kulturan berrikuntza garatzeko, erlazio, antolaketa eta finantzazio eredu zahar eta berriak
Lantegiaren helburu nagusia tokiko kultur eragileak berraktibatzea, mobilizatzea eta eguneratzea da erlazionatzeko, antolatzeko eta finantzatzeko eredu zahar eta berrien inguruan, sektorearen iraunkortasunari eta berrikuntzari begira.

Bi saio oelkarren sagarri izanen ditu. Dinamizatzaileak C2+i erakundeko Roberto Gómez de la Iglesia eta ColaBoraBora erakundeko Rosa Fernández izanen dira. Bi erakundeak ere erreferentziazkoak dira kultur eraldaketa eta berrikuntzaren eszenan. Bi ikuspegi, bat egiten dutenak sustatzean berrikuntza ireki eta kolaboratibo bat, konprometituagoa eta erantzunkideagoa, erdigunean pertsona ezarriko duena.

Roberto Gómez mintzatuko da kultura finantzatzeko bide zahar eta berriez, babesletza eta enpresa munduarekin erlazionatzeko bestemodu batzuez.

Lantegiko gaiak:

  • Kultur finantzazioaren esparrua. Balio, prezio, kostu eta inbertsio kontzeptuak.
  • Ferraren eredua. Arteen, kulturaren eta enpresaren espazio zahar eta berriak. Adibideak.
  • Lotura gertagaitzen kasua, arteen eta enpresaren arteko erlazio modu berri gisa.
  • Kultur babesletza. Logikak eta berrikuntzak. Kasuak.
  • Ekipamendu baten finantza dibertsifikaziorako iturriak: lagun elkarteak, parte-hartzea vs fidelizazioa, crowfundinga (garapena bigarren zatian), Pay what you want, Matching Gifts, nazioarteko birak, denda, lankidetzazko esperientziak baliabideak bilatzeko...
  • Nola egin (eta defendatu) babesletza proposamen bat. Ariketa praktikoa.

Izen-ematea

Informazio gehiago

Bilatzailea