Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

MÚSICOS A QUIENES HE CONOCIDO

Organo Musika Nafarroan

Iruñeko San Nikolas eliza. - Iruña

2016ko urriaren 22a, larunbata - 18.00etan

Montserrat Torrent, XX. mendeko espainiar organista garrantzitsu bat da. Emakumeendako zaila zen mundu batean bidea egin zuen. Mundu guztiko jaialdietan jo du eta musikari garrantzitsuekin batera aritu da. Proposamena zera da, berak pertsonalki ezagutu zituen autore horien obrekin osaturiko programa bat.
Interpretea: Montserrat Torrent (Organista).

Egitaraua

Joaquin Nin-Culmell (1908-2004)
Symphonie des Mystères (hautaketa)
Le lever du solei / Offrande / Le vent

Cristòfor Taltabull (1888-1964)
Nadala

Manuel Castillo (1930-2005)
Fantasia para un libro de órgano 

Luis Benejam (1914-1968)
Prelude for a widding

P. Antoni Massana (1890-1966)
Pastoral

Miguel Manzano (1934-)
Preludio y cuatro Glosas
A dos tiples / Pastorela, en modo mixto / Registro bajo, en ritmo de amalgama simple / Registro bajo, en ritmo de doble amalgama 

Xavier Montsalvatge (1912-2002)
Aureola

Federico Mompou (1893-1987)
Pastoral (Cançó i dansa n° 15)

Josep Soler (1935-)
Mariam Matrem

Jesus Guridi (1886-1961)
Toccata 



Montserrat Torrent

1926an jaio zen, Bartzelonan. Laster hasi zuen pianoko musika prestakuntza, Ángela Serra amaren zuzendaritzapean (Enrique Granadosen ikaslea izandakoa zen). Ikasketak Marshall eskolan hasi zituen eta Bartzelonako Musikako Goi Mailako Udal Kontserbatorioan amaitu zituen. Ondoren, Parisen ikasten jarraitu zuen (Nöelie Pierrontekin), Frantziako Institutuaren beka bati esker, eta bai Sienan ere (Ferdinando Germani eta Helmuth Rillingekin), Juan March fundazioaren beka baten laguntzarekin.
Bartzelonako Udal Kontserbatorioko organoaren arloko katedradun izendatu zuten, eta irakaskuntzako eta kontzertuetako jarduera hasi zuen, Europa osoan, Ipar Amerikan eta Hego Amerikan kontzertu ugari eginez, interes berezia jarrita organoa herri musikako tresna moduan berreskuratzean.

Bartzelonako Musikako Goi Mailako Udal Kontserbatorioan irakasle aritu zen, organoaren arloko katedradun postuan, erretiroa hartu zuen arte. 
Montserrat Torrenten lan handia hainbat sarirekin aitortu da.

Bilatzailea