Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

BAT-ETORTZE ZORIONEKOAK

Organo Musika Nafarroan

Salbatore eliza (Arrotxapea, Iruña). - Iruña

2016ko urriaren 14a, ostirala - 20.00etan

1916an Arrotxapeko eliza berria bedeinkatu zen. Estilo neogotikoan eraiki zen. 100 urte beranduago bertako korura estetika eta jatorri ingeleseko organo bat iritsi zen. Organo hori guztiz bat dator eraikinarekin eta koherentzia estetiko handiko multzo bat osatzen dute bien artean. Zinez, bat-etortze zoriontsua da. 
Interpretea: Raúl del Toro (Salbatore parrokiako organista titularra eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko irakaslea).

Egitaraua

Organo ingelesa, bi menderen artean

I. EREDU KONTINENTALA
Joseph Rheinberger (1839-1901)
Monologues op. 162 (1890)
nº 2 Poco agitato / nº 3 Andante tranquillo / nº 5 Andante amabile

II. ERREPERTORIO BERRI BAT 
Charles Viliers Stanford
 (1852-1924)
Six preludes op. 88 (1903)
nº 3 En forma de toccata. Allegro / nº 4 Sobre un himno de Pascua. Allegro vivace 
Six short preludes and postludes op. 101 (1907)
nº 1 Allegretto / nº 2 Allegro non troppo e pesante / nº 3 Allegro non troppo
Six short preludes and postludes op. 105 (1908)
nº 2 Sobre un tema de Orlando Gibbons / nº 3 Lento / nº 6 Allegro

III ESTILO PROPIORANTZ
Frank Bridge (1879-1941)
Three pieces for organ H63 (1905)
Andante moderato
Six organ pieces (1914)
nº 1 Allegretto grazioso / nº 3 Allegro marziale e ben marcato / nº 5 Andantino / nº 6 Allegro ben Moderato
Three pieces for organ H190 (1935)
Allegretto tranquillo e meditativo

Ralph Vaughan Williams (1872-1958)
Toccata “St. David’s Day” (1956)

Raúl del Toro Sola

Organo ikasketak Iruñeko Pablo Sarasate musikako goi mailako kontserbatorioan egin zituen, eta gero Bartzelonan hobetu zituen Montserrat Torrentekin eta bai Amsterdamen ere Jacques van Oortmerssenekin. Kontzertuak eman izan ditu Espainia osoan, eta bai Europa, Asia eta Ameriketako hainbat tokitan ere. 
Iruñeko Pablo Sarasate musikako kontserbatorio profesionalean, organoko irakasle titularra da, eta egun tresna horretako katedra ematen du Nafarroako Musikako Goi Mailako Kontserbatorioan. Espainiako RNE irrati publikoko Radio Clásica katean “El órgano” asteroko saioko zuzendaria eta aurkezlea izan da. Iruñeko Salbatore elizako John Hele & Co. (1878) organoko organista da, eta Schola Gregoriana Gaudeamus taldeko zuzendaria.

Bilatzailea