Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Ignis Fatuus + ASMR del futuro

DNA 2021

Uharteko Arte Garaikideko Zentroa - Uharte

2016ko urriaren 11a, asteartea - 20.00etan

IGNIS FATUUS

Pantaila beltz bat argiztatzen doa eta haren atzetik giza irudi bat erakutsiko du, zerbaiti hel egiten ari zaion azti edo xaman bat dirudiena. Pantaila berde jarriko da, irudi eta soinu begizta baten erritmoan. Pixkana beste giza irudi batzuk agertuko dira, topatu egingo direnak, urrundu egingo direnak… Eta pantaila gorri jarriko da, mugimendu etengabe batean, eta argi-txakurrei lekua utziko die.

ASMR DEL FUTURO QUIM PUJOL

Zentzumenen Erantzun Meridiano Autonomoa (ASMR, ingelesez) gorputzeko alde periferikoetan sentitzen den inurritze atsegingarria da, eragingarri bisual, auditibo eta kognitibo batzuen emaitza moduan. Fenomeno hau ziberkulturaren bidez egin zen ezaguna, hartan, artista askok sentipen horiek eragitea bilatzen baitute on line bideoen bidez.

Bilatzailea