Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

The original Blues Brothers Band

Baluarte (Areto Nagusia)

2016ko urriaren 9a, igandea - 19.00etan

The Blues Brothers Band, 1978an Dan Aykroyd eta John Belushi aktoreek sortutako blues, soul eta rhythm & blues banda guztiz ospetsua, bizirik dago… eta bira egiten ari da gure herrialdean. The Blues Brothers filmaren arrakastaren ondotik —Espainian Granujas a todo ritmo izenburupean ikusi genuen—, taldea ezagun egin zen mundu osoan eta egun oraindik ere jatorrizko zenbait kide ari dira, besteak beste, Steve Cropper gitarrista eta Lou Marini saxofoi-jotzailea. Kontzertuaren sarrera, bestela izan ezin zitekeenez, gure soul talde aitortu eta ezagunenak egingo du: Gregario de Luxek. Every body needs somebody, Sweet home Chicago, Boom, boom… eta azken berrogei urteetako soinu bandaren zati diren abesti asko entzungo dira kalitatea eta dibertsioa ziurtatuta duen hitzordu honetan. Baluarteko agertokia betaurreko beltzez, kapelaz eta energia positiboz beteko da.


Denboraldiko sarreren egutegia 

  • Abuztuak 24 – Abonu oso berrien salmenta
  • Irailak 7 – Abonu partzialen lehentasunezko salmenta
  • Irailak 8 – Abonu partzial berrien salmenta
  • Irailak 9 – Sarrera solteen salmenta

Bilatzailea