Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Fascismo y lugares de memoria

Nafarroako Artxibo Nagusian

2016/10/07 - 2016/10/09

Jardunaldiak urriaren 7an, ostiralean, inauguratuko dira, 12:00etan, Nafarroako Artxibo Nagusian; hitzaldiak ere bertan egingo dira. 12:15ean, "Faszismoa Europan" gaia jorratuko da; hain zuzen ere, Valentziako Unibertsitateko Ismael Sazek "La guerra civil europea y el concepto de fascistización" izeneko hitzaldia emango du. 16:30etik aurrera, memoriak duen garrantziaz arituko dira, CSICeko Manuel Reyes Materen hitzaldiarekin: "La dimensión ética de la memoria". Ondoren, Bartzelonako Unibertsitateko Ricard Vinyesek hartuko du parte, "La gestión pública del pasado: qué memoria europea" hitzaldiaren bitartez. Eta, azkenik, Compostelako Done Jakueko Unibertsitateko Lorenzo Fernández Prietok "Pasado incómodo y memoria diferente. ¿Víctimas sin verdugos?" hitzaldia eskainiko du.

Urriaren 8an, larunbatean, goizeko 9:00etan, "Memoriaren espazioak" gaiari helduko diote, EUROMeko Jordi Guixéren "Lugares muertos, memoriales vivos. Espacios de memoria en Europa" hitzaldiarekin. Jarraian, CSICeko Francisco Ferrándizek "Exhumaciones y políticas de memoria" hitzaldia eskainiko du. Eguerdiko 12:00etan, autobusa irtengo da 13:00ean Azkoienen emakume errepresaliatuaren eskulturaren inaugurazioan parte hartzeko. 16:30ean, berriz, Sartagudako Memoria Parkea bisitatuko da

Bilatzailea