Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Metraje Laburreko Filmen Abuztuko Tailerra 2016

Nafarroako Filmoteka

2016ko urriaren 6a, osteguna - 18.30etan

Abuztuko azken astean (22tik 26ra) 11 eta 16 urte bitarteko hogei gazte baino gehiagok Nafarroako Filmotekak antolatutako I Zinema Tailerrean parte hartu zuten. Aste interesgarri honetan gai teorikoak landu dituzte, zinemaren hizkuntza ezagutzeko pelikula ezberdinak ikusi zituzten, gero filmatuko zuten istorioa idatzi zuten eta taldeka, 2-3 minutuko film txiki bat filmatzeko erabili diren tomak grabatu zituzten super 8 mm-n.

Esperientzia osoa lortzeko, opera primae honen estreinaldia edukiko dugu, pantaila handian Filmotekako proiekzio aretoan eta egileekin batera.

Tailerrera etorri ziren gazteak honako hauek dira: Carla San Emeterio, Alvaro Indurain, Eduardo Carrera, Amaiur Fernandez de Arroyabe, Mikel Iñigo, Nerea Villar, Iker Aranguren, Juan Lopez, Andrea Fernandez, Elena Iturralde, Sofia Bergasa, Salome Benavent, Rebeca Martinez, Asier Ros, Iago Arregui, Niobe Arregui, Teo Guerrero, Uriel Tiberio, Laida Otero, Andoni Otero, Aitziber Otero, Esther Monreal eta Miguel Ángel Monreal.

Nafarroako Filmotekak antolatutako Tailerra, Mirada Nadir elkarteak prestatu du eta Paula Bordonada eta Ana Martinezek eman dute.
Proiekzioak, soinurik gabekoak, zuzeneko pianoarekin ikusiko dira.

Sarrera librea.

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Bilatzailea