Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Gregory Kunde

Baluarte (Areto Nagusia)

2016ko urriaren 6a, osteguna - 20.00etan

Modan dagoen tenorra da, boladan dagoena. Aurtengo maiatzaren 15ean Londresen eman zituzten Lirikako Oscar sarietan Operako abeslari gizon onenaren saria eskuratu du. Munduko antzoki onenenetako denboraldietan parte hartzen ari da. 62 urte dituela, orain dela gutxi arte Luciano Pavarottik edo Plácido Domingok zuten tokia eskuratzea lortu du. Gregory Kunde amerikarrak zerikusi handia du tenor espainiarrarekin, ongi ezagutzen duen errepertorio zabalari, agertokian duen presentzia liluragarriari eta lanerako duen gaitasun harrigarriari dagokionez. Benetako fenomenoa da, etengabe harritzen gaituena: arrakasta lortzen du joaten den toki orotan, eta bere ahotsarekin eta artearekin gogobetegarri gertatzen da. Verdik tenorrentzat idatzi zituen pertsonaia onenak ongi dakizkien abeslaria da, Puccini, Berlioz, Rossini, Meyerbeer eta abarren lanak abesteari utzi gabe. Urrian, Madrilgo Errege Antzokian Otello y Norma aurkeztuko du. Gure denboraldian, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta Iruñeko Orfeoia izango ditu lagun. Espainiako zuzendari nazioartekoenetako baten agindura ariko dira denak: Ramón Tebar valentziarra, Floridako Operako zuzendaria eta Valentziakoaren zuzendari nagusi gonbidatua. 
Zuzendaria: Ramón Tebar

Denboraldiko sarreren egutegia 

  • Abuztuak 24 – Abonu oso berrien salmenta
  • Irailak 7 – Abonu partzialen lehentasunezko salmenta
  • Irailak 8 – Abonu partzial berrien salmenta
  • Irailak 9 – Sarrera solteen salmenta

Bilatzailea