Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Neskatoak

Nafarroako Filmoteka

2016ko irailaren 8a, osteguna - 20.00etan
Prezioa: 1.00 €

Dokumentala.
Hizkuntza: J.B. euskeraz azpitituluekin gaztelaniaz.
Iraupena: 68 min.

Neskatoak dokumentala 1940 eta 1970 artean neskame gisa Ipar Euskal Herrira eta Frantziara joan ziren emakuneen bizipenak kontatzen ditu. Kasu gehienetan nerabeak eta neska gazteak ziren, haien familiak utzi eta bizitza hobe baten bila joaten zirenak. Egoera oso gogorretan egin zuten lan, 12 eta 14 orduko lanaldiekin; askotan kontraturik gabe eta askok mugak izkutuan gurutzatu zituzten, pasaporterik ez zutelako; gaur bizitza hobe baten bila datozen emigrante eta errefuxatuen antzera. Dokumentalak Baztan-Bidasoako 15 emakumeen bizipenak biltzen ditu.
 
Aurkezpena eta hitzaldia Jon Abrilekin​

Bilatzailea