Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

SECRETUM Y MIGUEL MUNÁRRIZ

SAN MIGEL ELIZA

2016ko irailaren 8a, osteguna - 20.15etan

Secretum 2013an sortu zen, Ensemble Durendal taldeko kide batzuen ekimenez. Hain zuzen, talde horrekin aritu izan dira, 1998az geroztik, ziklo eta jaialdi ugaritan. Antzinako musikako proposamenak formatu berritzaileetan zabaltzeko premia kgero eta askotarikoagoak eta zorrotzagoak diren ikusentzuleentzat- ekarri zuen proposatutako programen a rabera egitura malgua zuen talde bat sortzea. Taldekideek elkarlanean aritzen jarraitzen dute antzinako musikako talde ospetsuekin, eta, taldearen proiektuak prestatzeko, kide bakoitzak dituen ezagutza musikologiko, artistiko eta musikalak baliatzen dituzte.

Baterako lan honen lehen emaitza izan zen "Salga la luna CDa grabatzea, Raquel Andueza nafar sopranoarekin batera (Juan Vásquez, Recopilación de Sonetos y Villancicos, 1560. Binario, 2014).

Kontzertu honi buruzko informazio gehiago

Bilatzailea