Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Vicente Amigo

Baluarte

2016ko abuztuaren 28a, igandea - 20.30etan

Vicente Amigo 2016ko Flamenko on Fire Jaialdiaren azken kontzertuan protagonista izango da. Funtsezko interprete, konpositore eta ekoizlea, flamenkoaren agertoki handietan hasi zen indarrez, artean ere nerabea zela. Orduz geroztik, apalategi oso bat dauka sariz beterik, hots, Latin Grammy bat Ciudad de las ideas lanagatik, eta Pat Metheny-ren arabera,  "munduko gitarra-jotzailerik onena".

Estiloz dotore eta melodikoa denez, oso emankorra izan da “cantaore” flamenkoentzako lanean eta haientzako letrak idazten: Enrique Morente, Estrella Morente, Carmen Linares, Diego el Cigala, bai eta Sting edo Eliane Elias ere. Era berean, interprete, konpositore eta ekoizle lanetan aritu da Remedios Amaya edo José Mercérentzat.

Fusio berriak eta bestelako arte adierazpenak esploratu ditu; horren adibide garbiak dira Leo Brouwer, Miguel Bosé, Pedro Aznar, Khaled eta beste batzuekin egindako kolaborazioak. Nazioartean ospe handia du bakarlari gisa, baina era berean, artista bikainen laguntzailea izan da: ‘El Pele’ edo Camarón de la Isla, adibidez. Halaber, John McLaughlin eta Al Di Meola jazz gitarra-jotzaile famatuekin lan egiten du, bai eta pop munduko espainiar izarrarekin ere:  Alejandro Sanzekin, alegia. Paco de Lucíaren adiskide eta miresle handia da, eta haren seme-alaben aitabitxia ere bada.

25 urtez agertokietan jardun ondoren, gitarraren maisuak disko berria ondu du, eta haren bidez, bere jatorrietara itzuli da, hau da, flamenkorik tradizionalagoenera, abiaburu eta inspirazio-iturri izan baita bere ibilbide luzean. Arte Ederretako Merezimenduko Urrezko Domina jaso ondoren, Amigok berriz ere harrituko gaitu sentimenduz beteriko doinu dotoreekin.

www.flamencoonfire.org

Bilatzailea