Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

AIEGIKO CAMINO DE SANTIAGO ABESBATZA

LEIREKO MONASTERIOA (ELIZA)

2016ko abuztuaren 27a, larunbata - 19.45etan

1996an fundatu zuen José Ma Chascok koru-musika bultzatzeko asmoz, Aiegin eta inguruan jende anitz baitzegoen abesbatza batean aritzeko irrikan. Errenazimendutik xx. menderainoko musika sartu du bere errepertorioan, arreta berezia jarriz musika sakratuan.

Bere ibilbidean, Nafarroako toki as- kotan jo izan du koruak, eta, halaber, Pasaia-Donibaneko musikaldian eta Madrilgo nafarren sanferminetan ere jo izan du. Maiz eskatzen diote Lizarran eta Estellerrian egiten diren ekitaldi musikaletara –kulturalak zein erlijiosoak– joateko; horien artean, honako hauek nabarmendu daitezke: Donejakue bidearen lagunen elkarteak antolatutako Eguberrietako kontzer- tuak, Iratxeko monasterioaren udazke- neko koru-zikloak –horien antolatzai- lea ere bada korua–, merkatarien Erdi Aroko astearen kontzertuak, Almudi kolektibo kulturalak sustatutako kont- zertuak –fundatu zirenetik hartzen du parte horietan–, eta abar.

Kultur programari buruzko informazio gehiago

Bilatzailea