Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

DIEGO DEL MORAO

3 REYES HOTELA

2016ko abuztuaren 24a, asteazkena - 23.30etan
Prezioa: 20.00 €

Diego Moreno Jiménez, gitarra-jotzaile jereztarra, Morao gitarra-jotzaileen leinu ospetsukoa. Moraito Chicoren seme nagusia, etxean bertan ikasi zuen, aitaren jakintzaren ondoan, baina Carboneroko eskolan ere jaso zuen prestakuntza.

Oso goiz hasi zen agertokietan, 14 urtetan, sorterriko artista bikainak peñaz peña eta jaialdiz jaialdi lagunduz. Handik gutxira, haren gitarra gero eta gehiago nabarmendu zen. Macanita, Fernando de la Morena edo Vicente Soto gisako artista ospetsuekin aritu zen. Orduz geroztik, jende ospetsuen eskariak jaso ditu: José Mercé. Enrique Morente, Diego el Cigala, la Niña Pastori, Miguel Poveda, Pansequito, Diego Carrasco, Montse Cortés, Marina Heredia, beste askoren artean.

Diego del Moraok flamenko munduko artista handientzat grabatu du:  ‘Confi de fua’, José Mercérekin, ‘Picaso en mis ojos’, Diego el Cigalarekin,… Eta berak ere disko bat plazaratu zuen, ‘Orate’ izenburukoa; lan horrek ospe handia eman dio. ‘Orate’ diskoan, maila handiko artistak aritu dira, hala nola Paco de Lucía. Copa Jerez saria eskuratu du, eta flamenko munduan proiekzio handienetakoa duen gitarra-jotzailea da. Grammy sari bat irabazi du ‘Entre dos aguas’ diskoarengatik, Paco de Lucíaren omenez.

Oraingo honetan, Diego del Moraok gitarra flamenkoenaren eta pertsonalaren kontzertua emanen du, bere leinuaren soinua defendituz, eta soinu jereztarrik peto-petoena jotzen duen musikariekin etorriz. Izan ere, bigarren gitarran  Pepe del Morao arituko da, Maloko Sotoren ahotsa, Ane Carrascoren perkusioa, Juan Granderen baxua eta Juan Diegoren txaloak. Hasieran, tarantak eginez, Diego del Moraok paisaia anitzean murgilduko gaitu: soleá, seguiriya, granaína, tangoak eta buleriak… Artez eta soniketez beteriko festa bukaera izanen du amaitzeko.

www.flamencoonfire.org

Bilatzailea